Eskemak
Testu baten ideia garrantzitsuen zein bigarren mailakoen antolamendu logikoa da eskema, begirada azkar batez eduki orokorraren ideia ematen duena. Eskema mota desberdinak daude: giltza bidezkoak, zenbakidunak, letradunak, diagramak eta koadro sinoptikoak.
Eskemak ulermena errazten du, analisia egitera bultzatzen du, ideien arteko erlazioaz jabetzeko laguntzen du eta sintesi gaitasuna garatzen du.
Urratsak
1. Irakurketa globala
Lehenengo irakurketa hau testuko ideia globala hartzeko eta testuko egituraz jabetzeko da.
2. Atalkako irakurketa
Bigarren irakurketa honetan testua azpimarratuko da.
3. Idazketa
Paragrafo bakoitzaren ondoan hitz gakoak eta esaldi motzak idatziko dira, eta datu horiekin hasierako eskema osatuko da. Eskeman ideiak hierarkikoki agertuko dira.
4. Zuzenketa
Hasierako eskemaren irakurketa egingo da, hau zuzendu eta, beharrezkoa bada, hedatzeko asmoz.
Adibideak