Sarrera
Egitasmoaren helburua
Euskal Herriko gazte digital sortzaileek beren edukien garapenerako behar duten informazioa eta laguntza teknikoa euskaraz izatea. Horretarako, ohikoenak diren aplikazioen bideo-tutorialak eta erabilera aukerak euskaraz aurkituko dituzte beraientzat egokitutako webgune honetan.
Web 2.0-aren hedapenarekin, aldaketa kualitatibo bat egon da IKTen erabilera orokortzeko prozesuan. Edukien sorkuntza eta zabalkuntza edonorren esku ipini da. Beraz, zer egin dezakegu gure gazteak sortzaile digital eraginkorrak izan daitezen? Eta horretarako euskara erabil dezaten?
Ohikoenak diren aplikazioen gidak, proposamenak eta bereziki, bideo-tutorialak euskaraz sortu eta publikatu. Gaztelaniaz edo ingelesez hain zabalduak dauden tutorialak euskaraz eskaintzea da gure asmoa.
Aurretik esan bezala, gure gazteek edozein aplikazioren erabilera ezagutzeko bideo-tutorialetara jotzen dute, baina horiek ez daude euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez baizik. Hori horrela, teknologiarekin daukaten harremana, askotan, beste hizkuntza batean izaten da. Gure helburua, euskaldunen artean euskararen erabileraren aldeko jarrerak eta motibazioa bultzatzea da, horretarako gida egokiak eta bideo-tutorial propioak eskainiz.