Google Drive: Aurkezpenak
Googlek dauzkan tresna nagusien artean Aukezpenak egiteko balio duen hau dago.
Bideoaren iraupena: 15'18"
Bideoaren atalak:
0. Sarrera: Aplikazioaren sarrera labur bat egin eta lehen aurkezpena sortzen da.
1. Gaiaren aukeraketa: Aurkezpena sortu eta lehen gauza, gure aurkezpenak izango duen gaia aukeratuko dugu.
2. Izenburua jarri eta kokatu: Ondoren, sortu berri dugun dokumentuari izenburua jarri eta Drive egitura barruan dagokion tokira mugituko dugu.
3. Diapositibak gehitu eta diseinuak aplikatu: Diapositiba gehiago nola gehitzen diren eta hauen diseinua aukeratzen erakusten da tarte honetan.
4. Elementuak txertatu: Aurkezpenean txartatu ditzakegun elemtentu desberdinen errepasoa egiten da. Bereziki: testu kaxak, irudiak, formak eta lerroak.
5. Diapositiba maisua: Diapositiba guztien eredu izango den diapositiba maisua ikusten da. Aurpezpeneko diapositiba guztietan irudi bat txertatzen da adibide moduan.
6. Diapositibak inportatu: Beste aurkezpen dokumentu batetik diapositibak geurera nola inportatzen diren ikusten da. Eginak dauden diapositibak berrerabiltzeko balio du.
7. Trantsizioak: Diapositiben arteko trantsizioak eta dipositiban bertan dauden elementuen trantsizioak nola gehitzen diren ikusten da.