Google Maps
Google Maps mapak kontsultatu eta norberak bere Google kontua erabilita mapetan informazioa gehitu eta gordetzeko aplikazioa da.
Bideoaren iraupena: 19' 46"
Bideoaren atalak:
1. Sarrera: Google Maps aplikazioaren azalpen orokorra ematen da. Pantailaren menu eta atal nagusiak zein diren eta hizkuntza nola aldatzen den erakusten da.
2. Ikuspegiak: Aplikazioak eskaintzen dizkigun ikuspegi desberdinak azaltzen dira: earth, 2D, 3D, trafikoa, erliebea…
3. Bilaketak: Bilaketak nola egiten diren eta aplikazioak nolako informazioa ematen duen azaltzen da. Tokien koordenadak, inguruan zer dagoen…
4. Jarraibideak: Puntu batetik bestera joateko jarraibideak adierazten dira. Oinez, kotxez, garraio publikoa erabilita, bizikletaz… Bakoitzean nolako informazioa ematen duen erakusten da.
5. Tokien argazkiak eta StreetView: Mapan kokatuta daukagun inguruko argazkiak ikusteko tresna azaltzen da tarte honetan. Street View tresnak toki zehatz batean kokatu eta han dagoena argazki bitartez zuzenean ikusi eta alde batetik bestera mugitzeko aukera ematen digu.
6. Nire mapak: Atal honetan norberak bere saioa irekita gorde dezakeen informazioa erakusten da. Kronologia ataletik hasi eta norberak sortu eta gordetako mapak ikusten dira. Mapak sortu eta editatzeko aukera eta tresnak ikusten dira: puntuak nola gehitu, puntuetan nolako informazioa eta nola gehitu daitekeen, informazioa antolatzeko geruzak…