LucidChart

LucidChart eskemak, mapa kontzeptualak edo grafikoak sortzeko balio duen oso aplikazioa konpletoa da. Web bitartez exekutatzen da eta Google Drive-ekin ongi uztartzen da. Kasu honetan LucidCharteko Beta edo bertsio berria erabiliko dugu.

 Bideoaren iraupena: 32' 25" 

 Dokumentazioa: LucidChart - Partekatze antolaketa

 Bideoaren atalak:

1. Sarrera: LucidChart web aplikazioaren azalpen orokorra egiten da. LucidChart webgunea eta bere dokumentuak kudeatzeko aukera guztiak ikusten dira. Dokumentuak gure Drive dokumentuekin sinkronizatuta mantentzeko modua ere.
2. Txantiloiak: EKI proiektutan hainbatetan osatu beharreko txantiloiak eskaintzen ditugu. Txantiloien baitako dokumentuak nola sortzen diren erakusten da.
3. Pantailaren egitura: Dokumentu berri bat sortzean agertzen zaigun pantailaren egitura eta elementuak deskribatzen dira.
4. Eskuin aldeko menua: Pantailaren eskuin aldean dagoen menuan dauden aukeren deskribapena egiten da. hauek dira elementuak:
        4.1. Settings: Dokumentuaren ezarpen orokorrak.
        4.2. Comments: Taldean lan egiten denean oharrak gehitzeko aukera.
        4.3. Present: Edukiekin aurkezpena egiteko aukera.
        4.4. History: Dokumentuan egindakoaren historikoa.
        4.5. Layers: Dokumentuko elementuak kapatan antolatzeko aukera.
        4.6. Theme: Elementuen diseinua egokitzeko gai desberdinak.
        4.7. Chat: Comments-en antzera, baina momentuan txateatzeko aukera.
5. Aurkezpen eta pantaila osoa moduak: Dokumentu pantaila osoan edo aurkezpen moduan ikusteko botoia azaltzen da.
6. Orriak gehitu: Dokumentuari orriak nola gehitzen zaizkion azaltzen da.
7. Geziak: Kaxa eta testuen arteko lotura geziak nola egin eta zein aukera dauzkaten adierazten da.
8. Elementuen edizioa: Elementu bakoitza editatzeko dauden aukerak azaltzen dira: tamaina, kolorea, lerroa...
9. Elementu motak: Bistan daudenaz gain zein bete elementu dauden eta nola eskuratzen diren erakusten da.
10. Irudiak: Dokumentuan irudiak nola txertatzen diren erakusten da.
11. Gorde, partekatu eta publikatu: Egindako lana nola eta zein formatutan gorde, partekatu edo publikatu daitekeen azaltzen da.