Pixlr Editor
Irudien edizioa egiteko erabiliko dugun Pixlr Editor web aplikazioaren azalpena ematen da.
Bideoaren iraupena: 12' 53"
Bideoaren atalak:
1. Pixel bat zer da?: PixlrEditor aplikazioan oinarritzen bada ere, Pixel kontzeptu orokorra eta horrekin lotuta irudiaren tamaina eta kalitate kontzeptuak azaltzen dira.
2. Irudiaren edizioa: Aplikazioak ematen dizkigun edizio aukeretatik gutxi batzuk bakarrip azaltzen dira. Zehazki, irudien tamaina aldaketa eta irudi baten zati bat nola hartzen den.
3. Irudia gorde: PixlrEditor aplikazioak irudiak gordetzeko ematen dituen aukerak adierazten dira.
4. Irudiaren konpresio maila eta kalitatea: Irudiak .jpg formatuan gordetzean irudiaren kalitate maila aukeratu behar da. Atal honetan irudiaren konpresio maila, okupatzen duena eta bere kalitatearen arteko azalpenak ematen dira hainbat adibideren bitartez.
5. Edizioaren ideia nagusiak: Aurreko ataletan azaldutakoa labur-labur errepikatzen da laburpen modura.