Kontzeptu mapak

Ideiak edo kontzeptuak eta horien artean dauden harremanak irudikatzeko balio duen teknika edo baliabidea da. Informazioa antolatu, laburtu eta grafikoki adierazteko bitarteko didaktiko oso eraginkorra da. Aprendizaia esanguratsua eta partekatua bultzatzeko tresna baliotsua da.

  • Ideia edo kontzeptuak: obalo edo lauki zuzen baten barruan idazten dira.
  • Lotura-marrak: Ideien arteko loturak lerro inklinatu baten bidez adierazten dira, bertikal edo horizontalak izan daitezkeenak.
  • Geziak:  Lotura -marretan erabil daitezke ideien arteko harremana norabide bakarrekoa edo bi norabidekoa den adierazteko.
  • Lotura-hitzak: lotura deskribatzen duten hitz edo hitzak dira. Lotura-marretatik gertu edo beraien gainean idazten dira.

Urratsak

Kontzeptu mapak egiteko teknikak honako urratsak  jarraitzea eskatzen du.

1.- Testua arretaz irakurri eta ondo ulertu

2.- Ideia edo hitz garrantzitsuenak lokalizatu eta azpimarratu

3.- Ideia edo hitz gakoen hierarkia ezarri

4.- Beraien arteko loturak egin

5.- Sinbologia egokia erabili

Adibidea