GeoGebraren 3D ikuspegiaren ezaugarri orokorrak eta irudi desberdinak nola egiten diren azaltzen da bideoan.
Bideoaren iraupena: 15' 27"
Bideoaren atalak:
1. GeoGebra: 3D ikuspegia nola aktibatzen den eta lanean hasteko behar diren kontzeptu minimo batzuk azaltzen dira.
2. Zuzenean 3Dn marrazten: Adibide moduan esfera, piramidea, zilindroa eta konoaren marrazketak ikusten dira.
3. 3D estrusio bidez marrazten: Oinarria 2Dn marraztu eta estrusio bidez 3Dra nola pasatzen den adierazten da. Adibide moduan zilindroa, konoa, prisma eta piramidea ikusten dira.
4. Menua eta ezaugarri nagusiak: Zenbait irudi egin ondoren, menuen bitartez hauen manipulazioa, eta ezaugarriak nola aldatzen diren ikusten da.