Chrome nabigatzailea
Chrome nabigatzailearen, ezaugarri nagusiak azaltzen dira bideo honetan. Erabiltzaile saioak, Chrome profila, estentsioak, lasterbideak eta abar.
Bideoaren iraupena: 20' 20"
Bideoaren atalak:
1. Chrome nabigatzailea: Google Bideoaren sarrera gisa nabigatzaile azaltzen du.
2. Google erabiltzailea eta Chrome profila: Gure Googleko erabiltzailearen saioa hasita dauzkagun aplikazio tresna eta ezaugarriak azaltzen ditu.
3. Aplikazioak: Googlenak ez diren aplikazioak nola gehitzen diren azaltzen du.
4. Ezarpenak. Hizkuntza: Ezarpen atalean, Hizkuntzetan Euskara lehenesteko modua azaltzen du.
5. Amaitu saioa: Bukatutakoan, beti saioa amaitzeko beharra azpimarratzen du.
6. Nire kontuko ezarpenak: Kontuaren ezarpenetan dauden aukerak erakusten ditu: segurtasuna, pribatutasuna, datuak,...
7. Chrome profila: Google kontuaren eta Chrome profilaren desberdintasunak azaltzen ditu.
8. Laster markak: Chrome nabigatzailean gehitu daitezkeen estentsioak azaltzen ditu.
9. Estentsioak: Google kontuaren eta Chrome profilaren desberdintasunak azaltzen ditu.
10. Kontu bat baino gehiago aldi berean: Kontu bat baino gehiagorekin aldi berean jarduteko modua azaltzen du.
11. Profila ezabatu: PCtik profila nola ezabatzen den azaltzen du.
12. Gonbidatu gisa sartu: Profilik erabili gabe gonbidatu gisa nola sartu daitekeen azaltzen du.
13. Chromebookak: Chromebookak saio eta profilen trataera nolakoa duten azaltzen du.
14. Leihoak antolatzeko hainbat tresna: Bukatzeko, nabigatzailean dauzkagun lehio desberdinak nola antolatu, bikoiztu, itxi, blokeatu… daitezkeen azaltzen du.